2016(e)ko azaroaren 3(a), osteguna

2016(e)ko ekainaren 30(a), osteguna

UDARAKO TREBAKUNTZA

Ikasle maiteak, jakin dezazuela dagoeneko udan egiteko ariketak e-postaz edo korreo elektronikoz elkarbanatu ditugula zuekin. Aukera zabala duzue indartu behar dituzuen puntuak trebatzeko, baina EZ DITUZUE DENAK EGIN BEHAR. Bakoitzak badaki zertan dituen zailtasunak.

Adeitasunez, Inma eta Igor

Ondo pasa uda!!!

2016(e)ko ekainaren 14(a), asteartea

2016(e)ko maiatzaren 9(a), astelehena

Egun on ekipo!
Kontzeptu mapak egiten aritu gara, eta horretarako tresna bikaina C-Map Tools izeneko programa dugu. Dohainekoa eta librea da eta euskaraz instalatzeko aukera ematen du. Gainera edozein sistema eragilerako prestatuta dago.  Post honetan hau instalatzeko jarraitu beharreko pausuak azalduko ditut.

  1. Esteka honetatik programa deskargatu (EZ DA DIRURIK ORDAINDU BEHAR! Diruz laguntzeko aukera ematen dute baina ez da derrigorrezkoa). Programa deskargatzeko behean agertzen den galdetegia bete eta zure ordenagailuaren araberako aukera hautatu (normalean "Windows 64 bits") eta deskarga hasiko da.
  2. Deskargatu den instalatzailean klik bikoitza egin eta bertan agertzen diren jarraibideak irakurri eta programa instalatu. Gogoratu euskaraz instalatzeko aukera dagoela!
  3. Dagoeneko kontzeptu mapak sortzen has zaitezkete. Gogoratu mapa bat egiteaz bukatzen duzuenean ESPORTATU egin behar duzuela PDF formatora.


Espero dut lagungarri izango zaizuela eta badakizue zalantzarik izanez gero galdetu besterik ez duzuela egin behar.

2016(e)ko apirilaren 26(a), asteartea








Ongi etorri BELATZ , Erreniega ikastetxera!! Ostegunean etortzekoa zarenez, gure sormena pizten hasiak gara jada komikiak egiten. Zu ikusi eta entzuteko gogo biziz gaituzu, eta ezin dugunez itxoin zure web-orrira esteka jarriko dugu hemen.

Laster arte!!


2016(e)ko apirilaren 22(a), ostirala

Ongi etorri Belatz, laister elkar ezagutuko dugu. Bitartean guk komikia aztertzen eta ikertzen ibiliko gara.

HEMEN duzue komikiaren munduan ezezagunak genituen hainbat kontu ezagutzera ematen diguen aurkezpen bat.

2016(e)ko apirilaren 12(a), asteartea

Gaztelua diseinatzen eta eraikitzen ari garen honetan kagunduko gaituen esteka jartzen dizuet!

Animo!!


2016(e)ko apirilaren 7(a), osteguna

Egun on zaldun ausartak! Gure lurraldeak defendatzeko gaztelua eraikitzeko bidean gaude oraingoan, baina ezin dira edonolako gazteluak eraiki. Ongi pentsatu beharko dugu non eta nola eraikiko ditugun, eta  defentsarako eta eroso bizitzeko beharko ditugun puntu guztiak kontuan hartu behar ditugu.
Honetarako, hemen dituzue ideia batzuk:

http://mischicosyyo.anagramix.com/maqueta-escolar-de-un-castillo-medieval/



http://www.rtve.es/alacarta/videos/leonart/instrucciones-para-fabricar-castillo-medieval-carton/230747/

2016(e)ko martxoaren 22(a), asteartea

Oraingoan idazle!!

Kaixo gure etorkizuneko idazle arrakastatsu maiteak:

Atxaga, Mariasun Landa, Isabel Allende eta Shakespeare idazleek ere hasieran istorio laburrak idazten hasiko ziren bezala, oraingoan, zuek izango zarete idazle lanetan arituko zaretenak. Komentatu dugun bezala aukera bikaina dugu gure irudimena eta ipuin edo istorioak kontatzeko trebetasunak martxan jartzeko ondorengo ipuin lehiaketan parte hartuz. Garrantzitsuena gure istorioarekin pozik geratzea izango da noski, eta harretaz eta ahaleginak jarriz egiten badugu ziur lortuko dugula. Hona lehiaketaren araudia:

2016(e)ko martxoaren 12(a), larunbata

Kaixo denoi:
Egun bikaina atzokoa, ezta? Eureka Zientzia museoan zientzian murgilduz primeran pasatu genuen, eta azkenik dentsitatea ulertzen lagundu ziguten. Hori gutxi balitz, zientzialari ibili ginen laborategian esperimentuak eginez, eta gaurkoan horrekin jarraituko dugu.
Bi asteburu dituzue english-week tartean dela, eta hauetan esperimentu bat egitea eskatzen dizuegu. Horretarako edozein liburuz, internetez edo zuek dituzuen ezagutzez balia zaitezkete, eta esperimentua edozein izan daiteke, baldintza bakarra hurrengo esperimentu fitxa osa dezazuen izango da.

ESPERIMENTUAREN IZENBURUA

  • Esperimentua burutu aurretik bete behar da hau!!!

  1. Osagaiak (osagaien zerrenda, kantitateekin ahal izanez gero)
  2. Azalpena (esperimentua nola burutuko duzuen, zein pausu eta prozesu egingo dituzuen. Puntu hau zehaztasunez erantzun behar da!!)
  3. Hipotesiak planteatu (esperimentua egin aurretik zer gertatuko den, eta zergatiak idatzi behar dituzue. Gogoratu hau esperimentuaren emaitza jakin aurretik egin behar duzuela)

    • Esperimentua burutu ondoren bete behar da hau!!!
    1. Esperimentua egin/burutu/gauzatu (Azalpenean esandakoa egin, zehaztasunez eta patzienziaz).
    2. Ondorioak (esperimentuan zer gertatu den azaldu eta zergatiak idatzi.
    3. Alderaketa/konparaketa (esperimentuan gertatutakoa, aurretik egindako hipotesiekin alderatu/konparatu eta ondorioak atera: aurretik pentsatutakoa pasa da? Zergatik?)

    2016(e)ko martxoaren 4(a), ostirala




    Afuuuuu, dentsitatea... zer demontre ote da DENTSITATE abstrakto hori... uf, a ze lanak egingo ditugun hau ikastearren. Azken finean nori axola zaio hau? Beno, itsasontziak eraikitzen dituzten ingeniariei bai, baita espaziontziak eta hegazkinak egiten dituztenei, baita laborategiko ikertzaileei...
    Beno, azken finean erabilgarria izan daiteke noizbait itsasoan jolasten egoteko zerk flotatzen duen edo ez jakiteak, beraz hemen dugu edo bestela hemen Dentsitatea zer den jakiteko azalpen sinple bat.


    2016(e)ko martxoaren 1(a), asteartea



    Egun on guztioi!! Unibertsoan dagoen guztia MATERIAz osatua omen dago, gure inguruan dagoen guzti-guztia, baita gu geu ere. Halakorik posible ote? Ba galdera honi eta beste batzuei erantzuteko hemen klikatu besterik ez duzu egin behar.

    2016(e)ko otsailaren 25(a), osteguna



    Kaixo Ekipo!!

    Dagoeneko hasi dugu Inguruneko aurtengo 4. gaia; MATERIA! Honetan janzten hasteko Arquimides matematiko famatuari gertatutako pasadizoa ikertzeko aukera duzue esteka honi sakatuz!!

    Baietz galdera guztiak asmatu!!

    2016(e)ko otsailaren 14(a), igandea

    EDUCA helbidea aktibatu

    Kaixo guztioi; gaurkoan lan interesgarri batekin gatoz zuengana. Ikasturte hasieran esan genizuen Nafar Gobernuak posta elektroniko bat zuen esku jartzen zuela zuek, ikasleak, erabili ahal izateko. Hainbat arazo direla medio gehienek ez duzue lortu posta hau aktibatzea, baina orain inoiz baino errezago izango duzue. Hurrengo bideotxo hau ikusi eta gurasoekin batera posta elektronikoa aktibatzea da gaurko lana.

    Oso erabilgarria izan daiteke galderak argitzeko, elkarrekin harremanetan egoteko, zuen artean hitz egiteko, fitxategiak elkartrukatzeko...



    BURUARI ERAGITEN

    Jai egunak bukatu bazaizkigu ere klasera pilak kargatuta etorriko zinetela imaginatzen dut. Beraz hona zuen burmuin eder hoiek martxan jartzeko ariketa polita!!

    Sakatu hemen!!!

    Gogoratu horren antzekoa den ariketa bat egin genuela aspaldi.


    2016(e)ko otsailaren 9(a), asteartea

    Kaixo Ekipo!!
    Azken egunean esan bezala hemen doakizue logika erabiltzeko aukera bikaina; ezetz asmatu!!!

    Mikelek Anek baino baxuago hitz egiten badu, eta Kimetzek Anek baino ozenago egiten badu... Mikelek Kimetz baino ozenago edo baxuago hitz egiten du?

    Mesedez ziurtatu astelehenean galdera horri erantzuna paper batean idatzita eramaten duzuela, eta gogoratu beti zergatia jarri behar duzuela!!!
    Ondo pasa geratzen zaizkizuen oporrak

    2016(e)ko urtarrilaren 31(a), igandea

    Kaixo ekipo; inauteriak direla eta Txatxoz mozorrotuko gara. Hala izanik eskolako beste kideen aurrean dantza egingo behar dugunez ona gure proposamena: Agur Bettiri.

    Hemen duzue esteka dantza gogoratzeko.

    Animo!!




    2016(e)ko urtarrilaren 28(a), osteguna

    Kaixo familia!! Hemen duzue euskaraz gozatzeko hainbat marrazki bizidun ikusteko aukera. Klikatu hemen/Haz click aquí  edo klikatu hemen/o haz click aquí para disfrutar de un montón de dibujos animados en euskera!!

    2016(e)ko urtarrilaren 17(a), igandea

    Kaixo lagunak!!

    Matematiketan zenbaki hamartarrak lantzen ari gara, eta hauekin batera zatikiei aurkezpena egiten ari gara.

    Gogorik izatekotan hemen aurkezpen bikain bat gaian trebatzeko!!!




    2016(e)ko urtarrilaren 14(a), osteguna



    Kaixo lagunak!!

    Naturako arloan PAISAIA lantzen ari garela eta hemen duzue bertan murgiltzeko jokoa!!

    GOZATU BERAREKIN ETA ASKO IKASI



    ONGI ETORRI!!

    Ongi etorriak Erreniega ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasle-irakasleen bloggera.

    Eraikitzen ari gara